Ikusteko, usaintzeko, dastatzeko... gozatzeko.

Gakoak Interioresen eskaparatea irabazle. Busturialdea-Urdaibaiko Erakuslehio Birtualen 2. Txapelketan
Gakoak Interioresen erakuslehioa izan da boto gehien lortu dauana gure txapelketan. Bigarrena Basati Biken izan da. Matxalen Apestegia izan da Busturialdea-Urdaibaiko Gabonatako Erakuslehio Birtualen 2. Txapelketako Zozketaren irabazlea BUY URDAIBAIKO enpresetan 150€ erosketatan irabazi dauan pertsona Matxalen Apestegia bermeotarra izan da! Beste parte-hartzaile guztiori, ESKERRIK ASKO!!!! Eta hurrengokoan izango da.   Buy Urdaibaitik gure lehiaketeak gendearen…

Jarraitu irakurtzen »
BUSTURIALDEA-URDAIBAIKO GABONETAKO ERAKUSLEHIO BIRTUALEN LEHIAKETA
Gabonatako kanpainak lehiaketez, argiez eta apaindurez beteta datoz urtero, urtero. Busturialdeko enpresak osotzen daben BUY URDAIBAI elkarteak baina, komertzio txikia suspertzeko eta inbertsio handirik egiterik eskatzen ez dauan ekimen orijinala martxan ipini dau: 2. Busturialdea-Urdaibaiko Erakuslehio Birtualaren lehiaketa, hain zuzen be. Eta ganera, zu be sariketan parte hartu ahal izango dozu, modu errezean. “Ez dau ezelango inbertsio ekonomiko egiterik eskatu, ezta inongo aurrekonturik bota. Behar izan dan gauza bakarra da…

Jarraitu irakurtzen »
BUY URDAIBAIK 150 EUROKO BONU BAT ETA 50 EUROKO BESTE BONU BI OPARITUKO DITU
Buy Urdaibaik Facebookeko jarraitzaileen arteko argazki-lehiaketa antolatu du Gabonetarako. Hona hemen lehiaketaren oinarriak: Gure jarraitzaileek Urdaibaiko lekuren bateko argazkia atera beharko dute (tokia, gauza…), eta, argazki parte-hartzaile bakoitzean, honako hauxe agertu beharko da: Gabonak Urdaibai (tokia, gauza…) Buy Urdaibairen logotipoa edo izena (idatzita, muntatuta, nahierara…) Argazkiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira posta elektroniko honetara: buyurdaibai2014@gmail.com  SARIAK: -         …

Jarraitu irakurtzen »
306 salmenta-postu Gernikako Azken Astelehenean, urriaren 27an
Datorren astelehenean, hilak 27, 306 salmenta-postu ipiniko dabez Gernika-Lumoko Urriko Azken Asteleheneko azokan. Gehienak, 64, Artekalen egongo dira; beste 54, San Juan kalean; Pasealekun, 48; Industrian, 44; Santa Anan, 30; Domingo Alegrían, 18; eta Juan Calzadan, 34. Aurton be gaztagileek bilduko dabe ordezkaritza zabalena (64 postu), eta bigarren, artisauek (48 postu). Eta horien atzetik barazki saltzaileak (36 postu) eta txakolingileak (21). Ogia eta euskal pastela…

Jarraitu irakurtzen »
BERMEOKO MADALEN JAIETAN TRADIZIOA ETA FESTA BATUKO DIRA UZTAILAREN 21EAN ETA 22AN
Aurten itsasora jaurtiko den teila oso berezia izango da, Txuspo Poyo artistak diseinatutakoa Bermeoko Madalen jaietan tradizioa eta festa batuko dira aurten ere uztailaren 21ean eta 22an. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak azaldu duenez, Izaro protagonista duen jai honetan herrikoak zein kanpotik datozenak “gure tradizioarekin eta festarekin disfrutatzeko aukera izango dute”. Gainera, festa uztailaren 19an hasiko da, izan be, larunbatean, Talan Taelladie (paella txapelketa) egingo…

Jarraitu irakurtzen »
3 urte Basati Bikerekin pedalei eragiten
2011ko maiatzean Basati Bikek ateak ireki zituenetik (orain dela 3 urte), nabarmen hazi da euren lanean jartzen duten gogoari, zerbitzu onari eta bezeroen tratu apartari esker. Dendan, gero eta produktu gehiago daude aukeran, eta enpresa gernikar honetan konfiantza duten bezeroak nabarmen ugaritu dira. Basati Biken, tratu hurbil eta atseginena jasoko duzu beti, zerbitzuetan eskainiko dizkizuten kalitatea eta profesionaltasuna ahaztu gabe. Bertan, prestakuntza tekniko handiko langileak eta…

Jarraitu irakurtzen »
SUKALDARITZA ZUZENEAN, ZENTZUMEN TAILERRAK ETA ARRAIN-DASTATZEAK, BESTEAK BESTE, MAIATZAREN 16TIK 18RA EGINGO DEN BERMEOKO 20. ARRAIN AZOKAREN NOBEDADEAK
Arrainaren kontsumoa bultzatzea helburu duen XX. Arrain Azokaren leloa ‘Arraina sukaldean: gozoa, erraza eta merkea” izango da. Maiatzaren 16, 17 eta 18an egingo den Bermeoko Arrain Azokak 20 urte beteko ditu aurten eta hainbat izango dira bere 20. urteurrenean aurkeztuko dituen nobedadeak, besteak beste, sukaldaritza zuzenean, zentzumen tailerrak eta arrain-dastatze tailerrak. “Horrela, XX. Arrain Azoka gure sukaldeetara hurbilduko da eta arraina modu erakargarrietan zelan prestatu erakutsiko digu.  Horrez…

Jarraitu irakurtzen »
Gernikak hainbat ekintza antolatu ditu bonbardaketaren 77. urteurrenan
Urtero legez, apirilaren 26 egun berezia da Gernika-Lumoko bizi lagunentzat.  Aurton 77 urte betetzen dira frankisten aginduz Condor legioak hiribildua bonbardatu zuenetik. Bonbarketa gogoratzeko, ekitaldi piloa antolatu dituzte gernikatik. Izan ere, 2014an ere bonben burrunbaren oihartzunak bertoko biztanleen oroimenean jarraitzen du, gertaera anker hura ez ahastuteko. Ohi legez, George Steer kazetari britainiarraren omenaldiagaz hasiko dira Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak, Barrenkale Barrena kalean dagoen eskulturaren ondoan….

Jarraitu irakurtzen »
Zure enpresako emaitzak hobetuko dituen taldea
Oraingoan, bi neska bermeotarren lana nabarmendu nahi dugu Buy Urdaibaitik: Saioa Bartolomé  eta Naiara Madariaga. Bi sustatzaileok M&B Abokatuak enpresa eratu dute. M&B Abokatuak beste era bateko enpresa eraginkorra da, eta teknologia berrietara dago egokituta. Gainera, enpresa bakoitzaren araberako zerbitzuak eskaintzen dituenez, malgutasunaren abantaila jartzen du bezeroen esku. Bertan, hain zuzen ere, ON LINE zerbitzuak, URRUNEKOAK edo tradizionalak,…

Jarraitu irakurtzen »
MUNDAKA BC MUNDAKAKO ARATUSTEETAN MURGILDUKO DA
Mundaka BC proiektua 2013ko uztailean jarri zen abian. Establezimendu hau Mundakako udaletxearen aurrean dago kokatuta, eta, hasiera-hasieratik, Mundakako Udalarekin eta Busturialdea-Urdaibai eskualdearekin inplikatu da. Mundaka Arraun Taldea babesten du, argazki-lehiaketa antolatu du eta zenbait jarduera garatzen ditu dendan bertan. Establezimendu-eredu berria da, eta onarpen ona izan du gure eskualdean. Aratusteak hurbil-hurbil daude, eta egun handia da mundakarrentzat (Mundakako Aratusteak). Urte osoa daramate horren zain. Egun horretan,…

Jarraitu irakurtzen »