BUY URDAIBAI genero indarkeriaren aurka dago

2012/11/24
azaroak25

BUY URDAIBAI elkarteko komertzio eta enpresek bat egingo dabe datorren domekan, Genero indarkeriaren nazioarteko eguna dala eta, Busturialdeko hainbat herrietan burutuko diran ekimen eta erreibindikazioakaz.

<<Ez dogu onartzen inongo ekintza bortitzik eta bere bikoteak izan diranen esku hil diran emakume guztien heriotza sentitzen dogu. Errealitate sozial tragiko honek guztiei erakiten deusku>>, azaldu dabe BUY URDAIBAI elkartetik.

Eskualdeko herri nagusietan, Bermeon eta Gernikan, hain zuzen be, genero indarkeria kondenatzeko manifestazioak eta konzentrazinoak burutuko dira domekan, goizean eta baita arratsalde partean be. <<Zalantza barik, BUY URDAIBAI elkartetik be, gure babesa jasoko dabe. Hitzordu horreen aurrean izango gara gure sektoretik be, borroka horretan gure hondar alea gehitu behar dogula pentsatzen dogulako>>, aitatu dabe.