Zulo bat aurkitu dute Busturian

2013/01/02

BUSTURIALDEKO HITZA|

Ustez kale barrokan erabiltzen den materiala gordetzen zuen zulo bat aurkitu du Ertzaintzak gaur Busturian, Herrizaingo sailak jakinarazi duenez. Berri agentziek jakinarazi dutenez, 33 kohete-buru, zazpi metro metxa labur, gasolina eta azidoa nahastearen litro erdi eta bi pote azetileno aurkitu dituzte poliziek bidoi baten barruan. Gaur aurkitutako zuloa orain asko egina dirudiela esan dute poliziek.