Zapatuan liburu aurkezpen bat egingo dute Astran

2013/12/18

BUSTURIALDEKO HITZA| Lurgozok antolatuta, bihar (hilaren 19a)Adios al crecimiento. Vivir en un mundo solidario y sostenible liburua aurkeztuko dure Astran, 19:00etatik aurrera. Hizlaria Florent Marceselli frantziarra izango da. Marceselli ingeniari zibila, hirigilea eta garapenerako kooperazioan aditua da. Modu berean, Ecopoliticaren koordinatzailea eta Ecología Política aldizkariko kidea ere bada frantziarra.

Bihar aurkeztuko duen liburua, Jean Gadrey fantziarraren eta Borja Barrague espainiarraren laguntzagaz idatzi du Marcesellik. Hiru ikerlari horien ustez, hazkunde ekonomikoa ez da arazo guztiak konponduko dituen pagotxa. Alderantziz, etengabeko hazkunde ekonomikoa gizartearen benetako arazoa dela deritzote idazleek.

Autoreek, ongizatean oinarritutako gizarte baten alde egiten dute liburua, baina ondasun gehiagoren jabe izateko grina alde batera utzita. Hala eginez, lanfabeziarik gabeko gizarte eredu bat sortu dute, naturaren muga ekologikoen barruan.