Xabier Bareñoren monolitoa kendu dute, Gautegiz Arteagan

2012/12/20

BUSTURIALDEKO HITZA|

Antoliñape kultur taldeak jakinarazi duenez, hil honetan, Xabier Bareño ezker abertzaleko militante historikoaren errautsak zabaldu ziren lekuan bere omenez jarritako monolitoa kendu dute, Gautegiz Arteagan. Asteon, gainera, bertan zegoen ikurriña be kendu dutela esan dute. Antoliñapekoen ustez, «iritzi politikoa alde batera utzita, errespetua merezi duena errespetatu egin behar da». Sabino Aranaren omenez Kanalan dagoen ikurriña be errespetatua den bezala, alegia. Antoliñapekoen arabera, «kamioia eta hondeatzailea erabili behar izan dute monolitoa bertatik ateratzeko».