X. BERMEO URIA NARRAZIO TXAPELKETAKO SARIAK BANATUKO DITUZTE BIHAR

2013/06/06

BUSTURIALDEKO HITZA|

Nestor Basterretxea aretoan egingo dute sari banaketa ekitaldia, bihar, 19:00etan. Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen du Bermeo Uria narrazio txapelketa eta aurten horien hamargarren edizioa da.

Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute txapelketan, 8 urtetik 18 urte bitartera artekoak, hain zuzen be. Horregatik, bost kategoria izaten dira.

Irabazleek liburuak, Luma liburu dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jasoko dituzte. Bigarren sailkatuek liburuak eta diploma jasoko dituzte eta finalistek diplomak. Parte hartzaile guztiek jasoko dute, aldiz, iazko txapelketako irabazleen ipuinekin osatutako liburuxka.