Uztailaren 10ean hasiko dira udako azokak, Busturian

2013/06/27

BUSTURIALDEKO HITZA|

Aurten be, uztailaren 10ean hasita, “bertoko produktuak bultzatzeko” udako nekazal azokekin hasiko dira Busturian. Ohi legez, udaletxe ondoko plazan izango da azoka, Axpen.

Udako azokan nekazal produktuak saltzeko interesa dutenek, aurretiaz Busturiko Udalarekin harremanetan ipini beharko direla jakinarazi dute, “azokako mahaien antolaketa egokia egiteko”.