Urdaibairen Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria berritzeko prozesua abiarazi dute

2013/11/27

BUSTURIALDEKO HITZA|

Eusko Jaurlaritzak astelehenean jarri zuen martxan parte hartze prozesua. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria berritzeko, Urdaibaiko 22 herrietako bizilagunen eta udaletako ordezkarien iritziak eta ekarpenak jaso gura ditu Ingurumen Sailak. Hori dela eta, batzarrak zehaztu ditu zenbait egunetan, batzuk herritarrei zuzenduta, eta beste batzuk udaletakoei. Elhuyar Taldeak dinamizatuko ditu saioak.

Amaia Barredo Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak esan du Urdaibaiko garapen iraunkorra sustatzeko beharrezkoa dela naturaren eta gizakiaren eku hartzearen arteko oreka lortzea, eta Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria horretarako tresna dela. “Biosfera Erreserbako lurzoru ez urbanizagarriaren erabilera arautzea da helburua, iraukortasun irizpideetan oinarrituz. Hortaz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria Urdaibaiko espazioa egoki kueatzeko oinarria da”.

Herritarrei zuzendutako saioak:

Bermeo. Bermeo eta Arrietako bizilagunak. Azaroaren 28an, 18:30etik 21:00etara
Kortezubi. Kortezubi, Ereño, Nabarniz eta Gautegiz Arteagako bizilagunak. Azaroaren 29an, 17:00etatik 19:30era.
Mundaka. Mundaka, Busturia eta Sukarrietako bizilagunak. Abenduaren 2an, 18:30etik 21:00etara.
Mendata. Mendata, Muxika, Munitibar eta Zornotzako bizilagunak. Abenduaren 3an, 18:30etik 21:00etara
Gernika-Lumo Gernika-Lumo, Forua, Errigoiti, Morga, Ajangiz, Arratzu eta Muruetako bizilagunak. Abenduaren 4a, 18:30etik 21:30era.
Ibarrangelu. Ibarrangelu eta Elantxobeko bizilagunak. Abenduaren 5ean, 17:00etatik 19:30era.

Udaletako ordezkariei zuzendutakoak:

Gernika-Lumo Gernika-Lumo, Forua, Errigoiti, Morga, Ajangiz, Mendata, Muxika, Munitibar eta Zornotzako ordezkariak. Joan den astelehenean egin zuten.
Kortezubi. Kortezubi, Ereño, Nabarniz, Gautegiz Arteaga, Arratzu, Ibarrangelu eta Elantxobeko ordezkariak. Joan den astelehenean egin zuten.
Bermeo. Bermeo, Arrieta, Mundaka, Busturia, Sukarrieta eta Muruetako ordezkariak. Gaur, 09:00etatik 11:30era.