Urdaibaiko Tribialaren 26 sarituen izenak jakinarazi ditu Buy Urdaibaik

2014/01/22
Portada_grande_2_684x503

BUSTURIALDEKO HITZA| 

Hil honetan bertan Facebook sare sozialean martxan jarritako Urdaibaiko Tribiala lehiaketako irabazleen zerrenda jakinarazi du Buy Urdaibai irabazi asmorik gabeko elkarteak. Elkarteari buruzko eta eskualdeari buruz erakutsitako ezagupenak kontuan hartuta, 26 sari eman dituzte Buy Urdaibai osatzen dutenek.

Lehiaketaren gunean sartu eta galdera sorta bat zuzen erantzun behar izan dute parte hartzaileek. Galdera gehien zuzen erantzun dituenak lehenengo saria irabazi du, ondorengoak bigarrena… Oier Elorriaga, Nuria Carbajo eta Karina San izan dira, hurrenez hurren, lehenengo hori sarituak.

Hiru horiek eta gainontzeko sarituak Facebook sare sozialaren bidez ipini beharko dira Buy Urdaibairekin harremanetan, mezu pribatu bat igorrita.

Sariak

  1. Oier Elorriaga. Itsasadarretik ibilbidea Urandere itsasontzian, 21 lagunentzako, Urdaibai On-en eskutik.
  2. Nuria Carbajo. Ozollo landetxean bi lagunentzako gau bateko egonaldia (Aste Santuan eta udako hilabeteetan izan ezik).
  3. Karina San. Pertsona birentzako 50 euroko balioa daukan afaria, Almiketxu erretegian.
  4. Ioana Gonzalez Ladislao. Bi lagunentzako gau bateko egonaldia Ugaldeberrin, apartamentu batean (Aste Santuan eta udako hilabeteetan izan ezik).
  5. Asier Erramuzpe Aliaga. Sei Viña Real Reserva botila, Urrutia asesores consultores-en eskutik.
  6. Noemi Ladislao Rojo. Gau bateko egonaldia gosariarekin, Auka bidaiak-en eskutik.
  7. Isabel Sellens Fernandez. Aurpegiko tratamendua: peeling-a, masajea, kosmetiko-alga geruza, Alquimia produktuekin, Ekhilore parafarmaziaren eskutik.
  8. Lourdes Lopez de Uralde. Koadro moderno bat, Joseba Aranaz eraikuntzak eta konponketak-en eskutik.
  9. Maite Ramos. Enpresa baten jabea izanez gero, aholkularitza zerbitzua hiru hilabetez doan; norbanakoa izanez gero, 2014ko errenta aitorpenerako familia ikerketa eta plangintza, Lanpymeren eskutik.
  10. Carmen Alonso. 40 euroko txartel bat Buy Urdaibaiko enpresetan erosketak egiteko, Bengozarra eraikuntza metalikoen eskutik.
  11. Demetria Alonso. 90eko oherako zorro nordikoa, Miluna koltxoi dendaren eskutik.
  12. Julio Matute del Val. Pertsona fisikoa izanez gero, errenta aitorpena eta aholkularitza; autonomoa izanez gero, hiru hilabeteko zerbitzua, Cor aholkularitzaren eskutik.
  13. Cristina Atienza. Sofarako burusia kuxinarekin, Decorhogar Iñigoren eskutik.
  14. Sorne Zabala. 40 euroko balioa daukan txartela oinetakoak erosteko, Egoki oinetakoen eskutik.
  15. Olga Sanchez. Olio eta iragazki aldaketa, Ekin autoen (Rebault Dacia) eskutik.
  16. Javi Estrada. 49 euroko balioa daukan produktu sorta: sukalderako euskal linge eskularruak, hiru euskal linge trapu, lauburudun mahaigainekoa eta Tapas & pintxos liburua eta 100 ikurrina zotz, Euskal Souvenirs-en eskutik.
  17. Karmele Oriosolo. Umeentzako bi koadro eta lanpara bat, Gonzalez dekorazio dendaren eskutik.
  18. Iragartze Zarakondegi. Aurpegirako minitratamendu pertsonalizatua, 40 euroko balioa daukana, Karan spa & edertasunaren eskutik.
  19. Aiora Monasterio Jauregi. Mostatxoi eta madalena sorta, Labakoa okindegiaren eskutik.
  20. Ariane Arrien. Landarea eta lorontzia, Loralekuren eskutik.
  21. Gorka Tapia. Bi pertsonarentzako errenta aitorpena, zerga azterketa pertsonalizatuarekin, M & B abokatuen eskutik.
  22. Leire Gutierrez. Kirol jertse eta kamiseta bat, aukeratzeko, Mundaka BCren eskutik.
  23. Maite Orue Bengoa. Laguntzaile pertsonalak gidatutako ibilgailuan, aireportuko zerbitzua edo Bilborako zerbitzua, SAP Urdaibairen eskutik.
  24. Iruntze Lasarte. Dekorazio kuxin sorta, Tapiceria Cresporen eskutik.
  25. Eusebio Atienza. Punto Blanco markako gizonezkoentzako kamiseta eta boxerra, Txankan-en eskutik.
  26. Nerea Hernandez. Ikerketa soziologikoa Urdaibaiko gunearekin lotuta, Zero tailer soziologikoaren eskutik.