Uraren inguruko argazki lehiaketa antolatu dute Biodibertsitate Zentroan

2013/02/12

‘URAREN GARRANTZIA 2013′ IZENEKO TXAPELKETARAKO LANAK APIRILAREN 2A BAINO LEHEN AURKEZTU BEHAR DIRA

I. ALBERDI -DEIA|

Martxoaren 22an Uraren Mundu Mailako ospakizuna dela eta, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Uraren garrantzia 2013 izeneko argazki lehiaketa jarri du abian. Egindako lanak apirilaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira eta bere bere helburua “izaki bizidun edota biodibertsitatearen bizi iraupenerako uraren garran-tzia aintzat hartzea” da, antolatzaileen esanetan.

Lehiaketan nahi duten guztiek har dezakete parte, eta bi gai landu ahal izango dituzte: martxoaren 23 eta 24an zehar Uraren Mundu Mailako Eguna ospatzeko Busturian dagoen Biodibertsitate Zentroak programatutako ekintzak; edota, ur geza iturri diren errekurtso hidriko ezberdinak, izaki bizidun edota biodibertsitatearen bizi iraupenerako garrantzia nabarmenduz.

Argazkiak argazkilaritza-paperean inprimatuak eta CD batetan kopiatuta aurkeztu behar dira, bertan agertzen dena azaltzen duen hogei hitz inguruko testuarekin. Aurkeztutako lanik hoberenak zentroko erakusketa gunean jarriko dituzte ikusgai.