Txokolatada batekin piztuko dituzte Gabonetako argiak bihar

2012/12/04

I. FRADUA-DEIA|

Bihar 18:00etan piztuko dituzte ikasle eta Udalbatzako kideek Gabonetako argiak. Herriko sarrerak, erdiguneko kale nagusiak, eta Errenteria eta Lorategietako auzoak kolorez blai izango dira, ohiko ordutegian -18:00etatik 24:00etara-, eta bestetik, apaingarriz betetako hamar metro luze eta lau metro diametroko zuhaitz artifizal berria jarri dute Foru Plazan. Ekitaldiaren ostean txokolatada izango da.