Turroia egiten irakatsiko dute zapatuan, Ereñon

2013/12/10

BUSTURIALDEKO HITZA| Ereñoko Udalak antolatu du turroia nola egin ikasteko ikastaroa. Zapatuan egingo dute, 10:00etatik 13:00etara, Elexaldeko txokoan. Parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, udaletxean, eta barikua izango da horretarako azken eguna. Herrian erroldatuta daudenek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 10 euro.

Hiru turroi mota egiten ikasiko dute parte hartzaileek: turroi gogorra, gorringozko turroia eta txokolatezko turroia.