Troll eskola zabalduko dabe Gernikako Astra Kreazio Fabrikean

2013/03/27

EL CORREO-I.A|

Gernika-Lumoko Astra Kreazio fabrikean Ikastrolla edo Troll eskola egingo dabe datorren barikuan eta zapatuan. Interneten erabiltzen dan troll terminoa «iskanbila dibertimendu moduan bultzatzen dauana izendatzeko balio dau», azaldu dabe ekimenaren antolatzaileek. Trollak gura izanda sortzen dau eztabaida, parte-hartzaileen haserrea eragiten eta euren arteko zatiketa sortuz.

Ikastrollaren programa ‘Coca Cola eta Mentos’ tituludun showarekin hasiko da 19.30ean. «Produktu biak batzeak erreakzio bat eragiten dau, eta hilgarria be izan daitekeela esaten dabe nahasketa gorputz barruan gertatzen bada», azaldu dabe antolatzaileek. Ostean, troll etimologiari buruzko ‘(bake-) konferentzia’ iragarri dabe. Madrildik etorritako DJ Patty Hearst-ek jarriko dau musika 21.00etatik aurrera. Hurrengo egunean, ‘Txapela buruan, trollea munduan’ izenadun tailer praktikoarekin hasiko da egitaraua, «trolleatzeko teknikak ikasteko helburuarekin», aurreratu dabe. Arratsalde partean, gaiaren inguruan eztabaidak, tailerrak eta hausnarketarako mahai-ingurua izango dira. Astrako Ikastrolla «Moombasqueton pintxada eta jai oso fuerteagaz» amaituko da.