Tokiko Berrikuntza Agenda bultzatuko du Gernika-Lumoko Udalak

2013/02/05

BUSTURIALDEKO HITZA|

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hamabost udalerrigaz batera, hemendik aurrera Tokiko Berrikuntza Agenda bultzatuko du Gernika-Lumoko Udalak be. Foro horren helburua «ezagutza trukatzea da, Internet bidez zerbitzu berriak eskaintzeko herritarrei, politika berrien berrikuntza gaitasuna garatzeko eta, hala, gardentasun administratiboa bermatzeko».
Udalak azaldu duenez, aipatu agendak «erabat aldatuko du eguneroko lan jarduna», aurrerantzean komunikazioa «askoz hobea» izango da baita, langileen eta politikarien artean Udalak garatzen dituen proiektuetan.
Izapide telematikoak webgunetik egiteko aukera emotea izan da interneten martxan jarri duen azken ekimena udalak. « Izapidetza telematikoari esker, herritarren eta administrazioaren arteko harremana estuagoa da orain», azpimarratu du José María Gorroño alkateak.