Terapia egiteko komedia bat dakar zapatuak Lizeo Antzokira

2014/01/23

BUSTURURIALDEKO HITZA|

Vaiven eta La Pavana konpainiek Terapias antzezlana taularatuko dute zapatuan, 20:30ean, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Rafael Calatayudek zuzentzen duen lanean Mikel Losada, Dorleta Urretabizkaia, Kepa Errasti, Ana Pimenta, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Asier Oruesagasti ariko dira aktore lanetan. !Hauskortasuna darion komedia ero” horretan, pertsonaia bakoitza “oreka emozionala bilatzen saiatuko da, eta hain menpeko ez izateko harremanak sortzen saiatuko da, bidean estropezu bat baino gehiago” eginez. “Beren sexu-identitatearen bila dabiltza, beren alter ego afektiboaren bila; gurpil zoroetatik irteten saiatzen dira, eta terapia burugabeetara eta terapeuta erotu eta eskrupulurik gabeengana jotzen dute babes bila”.

Terapias

Testua: Christopher Durang. Bertsioa: Rafael Calatayud. Zuzendaria:Rafael Calatayud. Euskerazko bertsioa: Ainara Ortega. Zuzendari laguntzailea: Lourdes Bañuelos. Eszenografia: Palco Cb. Jantziak: Ana Turrillas. Argiaren diseinua: Xabier Lozano. Interpreteak: Mikel Losada, Dorleta Urretabizkaia, Kepa Errasti, Ana Pimenta, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Asier Oruesagasti. Zuzendaritza teknikoa: Iñigo Lacasa.Ekoizpen zuzendaria: Santiago Sueiras /Ana Pimenta. Produkzioaren ondokoa: La Pavana. Produkzio laguntzailea: Izaskun Imizkoz. Banaketa:Vaiven Producciones / Gaupasa.