Tarteka ari dira ixten BI-635 errepidea, Autzagane eta Zugaztieta artean

2012/12/04

BUSTURIALDEKO HITZA|

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Autzaganeko tunela egiteko lanak direla eta, BI-635 errepidea tarteka itxiko dute gaurtik eguaztenera. Hain zuzen, Autzagane eta Zugaztieta artean itxiko dute bidea, bi noranzkoetan. 08:00etatik 18:00etara bitartean izango du eragina mozketak.