TALDEEK MATERIALA GORDE DEZATEN. GENIKA-LUMOKO BILTEGI BAT EGOKITU URBIETAN

2013/09/26

BUSTURIALDEKO HITZA|

Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, Urbieta kiroldegian biltegi berri bat egokitzeko lanak amaitu ditu dagoeneko. 8 metro koadro dauzka biltegiak, eta harmailen azpian egokitu dute. Taldeek erabiliko dute, euren materiala gordetzeko.

Udalak dioenez, “Urbieta kiroldegian egindako beste lan batzuen jarraipena da” biltegiarena, izan ere, aurrerago aldagelak berritu zituzten eta belar artifizialeko futbol-zelai bien perimetroko itxitura aldatu zuten.