SUTEAN KALTETUEN ALDEKO EKITALDIA ESKAINIKO DABE PORROTX ETA IRRIEN LAGUNEK BERMEON

2013/05/14

EL CORREO-I.A.|

Joan dan apirilaren 11n Bermeoko alde zaharrean gertatu zan sutearen kaltetuen aldeko ekitaldia eskainiko dabe Porrotx eta Irrien Lagunek datorren egunenean, maiatzaren 16an. Ikuskizuna herriko Kafe  Antzokian burutuko da, arratsaldeko sei ta erdietan, hain zuzen be. Interesatuek, baina, aurretik erosi beharko dabez sarrerak. Izan be, salgai dagoz daborduko Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, «agortu arte», ohartarazo dabe ekimenaren antolatzaileek.

«Holan, gure herriko txikiek Porrotx eta Irrien Lagunen kanta eta dantza ikuskizunarekin gozatzeko eta, aldi berean, sutean kaltetutakoei laguntzeko  aukera izango dabe», aitatu dabe, bestalde, Kafe Antzokiko arduradunek. Sarrerak bost euroan dagoz salgai. Porrotxek eta Irrien Lagunek apirilaren 11ko sutea gertatu eta gero bere laguntza eskaini eben eta, holan, datorren eguenean txiki eta nagusiek Porrotx, Marikalanbre, Largabista, Martinbertso eta beste pertsonaiekin ondo pasatzeko aukera eukiko dabe ekitaldi solidario horretan.