Sormen joera-barriak erakusteko lanak

2012/12/19

BUSTURIALDEKO HITZA|

Autore gazteen eta ezagunen argudioak eta proposamenak biltzen dituen erakusketa ikusgai dago, Gernika-Lumoko kultur etxean: Ertibil Bizkaia 2012. Bizkaiko hainbat toki bisitatu ondoren –Lekeitio, esaterako–, ikus arteen erakusketa ibiltariak bere bidaia Gernika-Lumon bukatuko du, hilaren 26an. Egun hori ailegatu bitartean, baina, hainbat lan ikusi ahalko ditu herritarrak bertan.

Artista barriak lagunduz
Bizkaian emoten ari den sormen joera-barriak erakustea eta arte garaikidea herritarrengana hurbiltzea xede hartuta sortu du  Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia, hainbat udalerriren laguntzaz. Ekimen horren bitartez, lurraldeko artista barriak lagundu eta sutatzen ditu, euren lanen bitartez, duten arte-sormena erakutsiz.

Miren Josune Ariztondo kulturako foru diputatuaren arabera, «sormen-lana artistak aurrez aurre daukan erronka liluragarri bat da; lanean diharduela, ezaguna den horretan alderdi ezezagunak aurkitzen ditu, gizarteari agerrarazi eta komunikatzen diskionak»