Sol Maguna aktore duen ‘La cocina’ taularatuko dute bihar, Gernika-Lumon

2013/12/13

BUSTURIALDEKO HITZA| 

ARTEKApro 2013 interpretazio laborategiak sortutako ikuskizuna Lizeo Antzokian egongo da ikusgai zapatuan, 20:30ean. Animalario antzerki konpainiako sortzailea den Andres Lima zuzendariak hainbat euskal aktore profesional bildu ditu Arnold Weskerrek idatzitako testua taularatzeko, besteak beste, Sol Maguna gernikarra. Harekin batera, Gemma Martinez, Maribel Salas, Alfonso Diaz eta Iñaki Urrutia igoko dira oholtzara, besteren artean.

Tivoli izeneko jatetxea da La cocina ikuskizunaren ardatza. “Bertako sukaldeko lapikoak bor-bor ari direnean, zoroetxea bilakatzen da. Sukaldariek jantokiko langileak gorrotatzen dituzte, eta batzuk eta besteek bezeroak gorrotatzen dituzte, beraien arerio pertsonalak direlako”.