SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLAREN EMANALDIAK

2013/06/19

DEIA-I.F.|

Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleek ikasturteko lana plazaratuko dute egunotan. Gaur 17:00etan jaialdia egingo dute eskolan baina, 19:30etik hasita, hainbat musika emanaldi ere eskainiko dituzte Elai-Alai aretoan. Bihar hari orkestra arituko da Iparragirre monumentuaren inguruan, eta gitarra orkestra, bestetik, Barrenkalean. Bestalde, San Juan Ibarrako jaietan parte hartuko dute musikariek, barikuan 21:00etatik aurrera.