SANTANDERRERA IRTEERA KULTURALA EGINGO DUTE ARTEAGARREK, HILAREN 18AN

2013/05/08

BUSTURIALDEKO HITZA|

Gautegiz Arteagako Helduen Elkartearen eskutik, Santanderrera irteera kulturala egiteko aukera izango du herritarrak maiatzaren 18an.  Interesatuek herriko Kultur Etxean eman beharko dute izena, maiatzaren 16a baino lehen. Antolatzaileek adierazi dutenez, bidaian zehar, iaz 100 urte bete zituen Magdalenako Jauregia bisitatuko dute. Hala, besteak beste, bertako egongelak bisitatu ahalko dituzte.

Hiriburua ezagutzeko tartea Ostean, hiriburura joango dira, eta bertako Marea Alta jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldean, ostera, hiriburuan barrena ibiliko dira; izan be, berau ezagutzeko denbora librea izango dute. Irteeran parte hartzen duten herritarrek 8:30ean herriko enparantzan egon beharko dute aipatu egunean. Helduen Elkarteak zein Gautegiz Arteagako Udalak herritar guztiak animatu gura dituzte irteera horretan parte hartzera.