Santa Katalina ospatuko dute asteburuan mundakarrek

2012/11/23

I.FRADUA-DEIA|

Santa Katalina jaietan murgiltzeko prest dira mundakarrak, beste urte batez. Ohikoa den moduan, Makailao Txapelketa ospatuko dute Lehendakari Agirre plazan herriko koadrila eta txokoek, bihar goiz osoan zehar.

Bezperako egunean, goizeko 10:00etatik eta 13:00ak arte egin beharko dute lan sukaldariek Mundakako udaletxearen arkupeetan prestatutako mahaietan. Ostean sari banaketa izango da. Arratsaldez, bestetik, kalejira izango da 200:00etan.

Igandeko Santa Katalina egunean, bestetik, eguerdian, izen bereko baselizan, meza nagusia ospatuko dute, udalbatzaren presentziarekin. Ondoren ohiko aurreskua dantzatuko da eta umeentzako jokoak izango dira.