Sanpolikarpoak ospatuko dituzte asteburuan Gautegiz Arteagan

2014/01/21

BUSTURIALDEKO HITZA|

Zapatu-domekan izango dituzte San Polikarpo jaietako ospakizunak. Bihar, adibidez, ipuin kontari ariko dira herriko frontoian, 17:00etan, Ibilaldia Elkarteak eta udalak antolatuta. Saio hori amaituta, 19:00etan, trikitilariek alaituko dute giroa, tabernaz taberna ariko baitira.

Domekara jauzi eginda, 12.00etan meza nagusia edukiko dute. Ostean, aldiz, Artie dantza taldearen saioa egongo da. Emanaldia amaitzerakoan hamaiketakoa egingo dute, trikitixa doinuagaz lagunduta.

Jaiak direla eta, Ibilaldia Elkarteak Urdaibai eta Bihozfera argazki lehiaketako lanak ikusgai jarriko ditu Gautegiz Arteagan. Hilaren 25etik 31ra bitartean ikusi ahalko dira, aretoan.