Saioa abeslariak joko du Kafea eta Galletak ekimenaren 35. saioan

2013/02/20

BUSTURIALDEKO HITZA|

Kafea eta Galletak ekimenaren 35. saioa egingo dute zapatuan, Astran. Disko entzunaldia 18:00etan hasiko da. Hain zuzen Red Apple falls talde estatubatuarraren Smog diska entzungo dute bildutakoek. Diska entzun ostean, bestalde, Saioa abeslari legorretarrak kontzertu bat joko du. 19:30 aldera igoko da taula gainera gipuzkoarra.

Saioa Garinek urtarrilaren amaieran kaleratu barri du Natura diska. Bost urte pasa dira legorretarrak azken diska kaleratu zuenetik, eta horrenbestez, gogotsu helduko da Gernika-Lumora. Duela urte bete hasi zen abesti barriak prestatzen. Guztira hiru diska kaleratu ditu dagoeneko: Particular land (2007), Matrioska Heart (2008) eta Natura(2013)

Naturako elementuak eta metaforak erabilita lortu du sentimendu uholdea bideratzea. Ahotsa “naturalago” atera zaiola aitortudu. Pop egituretatik gertuago dago Natura, eta talde baten babesa du.

Lehen bi diskoetan ez bezala, oraingoan abesti guztiak euskaraz dira. “Bertigo handiagoa ematen dit euskaraz abesteak, ageriago agertzen naizelako” dio.