Saihesbidetik herrirainoko sarbidea egitearen aldeko 500 sinadura baino gehiago batu ditu Bermeo Bizirikek

2014/01/20

BUSTURIALDEKO HITZA|

Taraskan eta Lamerako puntu bitan izan ziren atzo Bermeo Bizirik taldeko kideak, saihesbidearen proiektuan herrirainoko sarbidea bildu dezaten eskatuz. Herritarren sinadurak batzen aritu ziren goizean zehar, eta, guztira, 500 baino gehiago jaso zituzten. Eguraldia ez zuten izan lagun; hori dela eta, pentsatu baino gehiago batu zituztela azaldu du taldeko kide Juan Jose Espinak. “Pozik” dira domekan abtutako sinadurekin, eta, gainera, alderdi politiko ezberdinen parte hartzea ere nabarmendu du Espinak.

Abenduaz geroztik dabil Bermeoko taldea sarbide horren aldeko sinadurak batzen herrian, eta domekan bezala, zapatuan ere, hilaren 25ean, berriz kalera aterako da taldea asmo beragaz. Hala, goizean 11:00ak inguruan hasita, eguerdira bitartean izango dira egun horretan Lameran eta herriko beste lekuren batean.