Sabino Arana gogoan, haren hilobi parean

2012/11/27

BUSTURIALDEKO HITZA|

Sukarrietan, Sabino Aranaren heriotzaren 109. urteurrena oroitzeko ekitaldia egin zuten domekan. Hain zuzen be, Sukarrietako hilerrian , Aranaren hilobi aurrean, bildu ziren EAJkoak; bertan,  ohorezko aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zioten. «Euzkotarren aberria Euzkadi dela» esaten zuen Sabino Aranak, eta horixe gogora ekarri zuen Iñigo Urkullu Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak haren aldeko omenaldian.  «Egun geroz eta gehiago dira Sabinoren idei eta ikurriñaren atzean daudenak», adierazi zuen Urkulluk domekan