Portuondo eta Eleizbide kaleetako argiak berriztuko ditu Udalak

2013/03/01

I.F.-DEIA|

Sukarrietako Udalak kanposantutik hasita Eleizbide kale osoarainoko argiak aldatuko dituela iragarri du. Guztira, 25 argi dira. “Lanpara zaharrak kontsumo baxuko beste batzuengandik ordezkatzeak eraginkortasun energetikoa bermatu eta argiteria hobetuko” duela azaldu dute. Horretarako, 8.548 euro inbertituko ditu, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) 2.708 euroko diru-laguntza jaso duelarik.