Plose auzoko askarilekua konpondu nahi du Morgak

2013/03/27

I. ALBERDI -DEIA|

Mahai eta paperontziak berritu, barbakoak hobetu eta kolunpioak jarri nahi ditu Morgako Udalak Plose auzoko askarilekuan. Larrabetzurako bidean dagoen gune honetako instalazioak hondatuta daude gaur egun, aire zabalean egonik eguraldiak sortutako kalteengatik, eta baita jendeak batzuetan eman izan dion erabilera txarraren eraginez.

Morgako Udalak, herritarrek behar den moduan erabili ahal izateko zerbitzuak eta instalazioak ondo mantentzearekin arduratuta, 400 metro koadroko gune zabal honetan berrikuntza eta hobekun-tza lanak burutu nahi ditu. “Aisialdirako gune publiko bat eskaini nahi diegu herritarrei zein bisitariei” azaldu dute.

Dena dela, lan hauek aurrera eraman ahal izateko 40.000 euroko aurrekontua aurreikusi dute eta, horretarako, Udala diru-laguntzak kudeatzen ari da. “Berau gauzatzea behar diren diru-laguntzen arabera izango da”, ohartarazi dute herriko agintariek.