Perretxikoak nahi adina, dastagai

2012/11/27

BUSTURIALDEKO HITZA|

Herriko perretxikozaleek antolatuta, domekan perretxiko eta onddo erakusketa egin zuten Ibarrangelun. Hainbat lagun bertaratu ziren, eta perretxiko mota ezberdinak ikusteaz gain, horiek dastatzeko aukera be izan zuten; izan be, azaldu dutenez, pintxo ugari izan ziren aukeran bertan: piper beteak, kroketak, patea… Erakusketan ikusgai zeuden perretxikoek, gainera, euren ezaugarriak zituzten idatzita: euskaraz, gaztelerez eta latinez.