Otzara erraldoia Txomin Aranaren alde

2013/12/19

DEIA| Ehundik gora produktuk osatzen dute Txomin Arana motorzalearen alde antolatutako otzara. Ereñotarrak Dakar Argentina ralliea korritu behar du urte hasieran eta, ibilbide horretan laguntzeko dirua lortzeko helburuarekin, bere herriak eta Gernika Off Road taldeak Gabonetako loteriarekin zozketatuko den otzara osatu dute. Hasieran asmo xumea bazen ere, berrogei bat enpresa eta lagunek emandako ehundik gora oparirekin erraz salduko dituzte euro batean ateratako 10.000 txartelak.