OSPITALEAREN ALDEKOEK BEREN ESKAERAK AURKEZTUKO DITUZTE GAUR GOIZEAN ZEHAR LEGEBILTZARREKO KOMISIOAN

2013/04/08

BUSTURIALDEKO HITZA|

 

Oheak izango dituen ospitale baten alde dauden langileak eta Giltzurrunetako gaitza duten Busturialdeko bizilagunak prest agertu ziren joan den hilean, Bildukoekin batera, legebiltzarreko komisioan parte hartzeko, eta hala egingo dute gaur goizean zehar; bertan, euren eskaeren berri emonez.

Besteak beste, «Gernika-Lumoko ospitalea martxan jartzea» exijituko diete agintariei aipatu taldeek eta Bilduk. Izan be, diotenez, «erakinak barruan ez ditu herritarrek behar dituzten osasun zerbitzuak». Kritikatu dutenez, «lehen eta bigarren solairuak hutsik daude, ustez kirofanoak diren geletako kableak sabaitik zintzilik daude, scanner eta mamografien aparatuak erabiliko dituzten langileak falta dira, hemodialisi zerbitzua be falta da…».