Ogoñon arrantzan ari zela desagertutako lagunaren bila dabiltza gaur ere

2013/12/17

BUSTURIALDEKO HITZA| 

Ibarrangeluko itsaslabar batean arrantzan ari zela olatu-kolpe batek bota zuen uretara, zapatuan, 13:00ak aldera. Egun horretan bertan hasi ziren erreskate lanekin, baina ez zuten aurkitu. Domekan eta atzo ere aritu ziren haren bila. Gaur goizean goiz ekin diote bilaketari.

Besteak beste, Ertzaintza, Itsasoko Gurutze Gorria, salbamendu-taldea,ItxasainMonte Gorbea itsasontziak, suhiltzaileak… ari dira erreskatean parte hartzen.