Odol emate kopuruak mantentzeko deia luzatu du Odolkideak Elkarteak

2013/02/15

DATU ONAK IZAN ZIREN 2012AN : GERNIKARREN %3 DA BOLONDRESA ETA 1.245 ODOL EMATE IZAN ZIREN

I. FRADUA -DEIA|

“Bizkaian erreferen-tziazko lekua da Gernika-Lumoko ordezkaritza, emaileen kopuru handiagatik”. Hala diote Odolkideak elkartetik, baina “odolaren osagaien transfusioak eta odoletik eratorritako osagaiak ezinbestekoak dira gaixo askoren osasunbiderako eta bizi kalitaterako”. Horrexegatik, eta nahiz eta 2012 urtean lortutako datuak “oso onak” izan 1.254 odol ematerekin, “konpromisoa mantentzeko” deia luzatu dute.

Hori dela eta, odol emaile berriak lortzeari ekingo diotela aurreratu dute. “Azken hamar urteotan gorabeherak egon diren arren, odolemate kopurua beti ibili izan da 1.200etik 1.450erako tarte horretan” Bestetik, errepikatze-indizea 1,92koa izan da eskualdean. “Horrek esan gura du, urtean emaileak ia bi bider ematen duela, beraz, fideltasun maila altua dago”.

Gernika-Lumoko biztanleen %3 -514 pertsona, zehazki- odol emaile aktiboak direla azaldu dute Odolkideak elkartetik. Busturialdeko datuei erreparatuta ere, Euskal Autonomi Erkidegoan eta Bizkaian baino elkartasun maila altuagoa dela azaldu dute. Bermeon eta Mundakan 501 eta 39 odol emate izan ziren; adibidez; eta Ean, 17. Lea Artibain, bestetik, 1.400dik gora odol emate izan ziren: 451 Lekeition; beste 470, Markina-Xemeinen; 415, Ondarroan; eta, azkenik, 69, Berriatuan.