NESTOR BASTERRETXEAREN ATZERA BEGIRAKO BILDUMARIK OSATUENA JARRIKO DU IKUSGAI ARTE EDERREN MUSEOAK

2013/02/22

BUSTURIALDEKO HITZA

Peio Agirre komisario duela, Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924) obraren orain arteko atzera begirako bildumarik osatuena jarriko du ikusgai Bilboko Arte Ederren museoak. “Erakusketak 60 urte inguruko sorkuntza ibilbide oparo baten azterketa proposatzen du, egileak baliatu izan dituen teknika eta adierazpen artistiko askotarikoetan barrenako bidaia. Margolaritzan lehen urratsak egin zituenetik hasi, eta eskulturari heldu zion arteko [...]