Nekazal plastikoak batzeko edukiontzia jarri du Arratzuko Udalak

2012/12/11

BUSTURIALDEKO HITZA|

Baserrietan erabilitako plastikoak batzeko kontainerra jarri du Arratzuko Udalak, Belendiz auzoan. Bizkaian ezartzen den ezaugarri horietako lehen edukiontzia da.

Hainbat baserri eta nekazal gune daude Arratzun; gauzak horrela, toki horietan belar siloratzean erabiltzen dituzten plastikoak edota negutegiko plastikoak bildu gura ditu udalak, landa-kutsadura gutxitzeko asmoz. Era berean, ustiapen lurra babestearen garrantziaz ohartarazi eta sentsibilizatu gura ditu baserritarrak. Izan be, udalak azaldu duenez, «ingurugiroa eta lurra errespetatzea danon onurarako da; batez be, baserritarren onurarako».

Udaletxera deituta
Nekazal plastikoak birziklatu gura dituenak, Arratzuko udaletxera deitu beharko dute; hala, herriko aguazilak plastiko horien bila joango dira, gero zaborrontzira eroateko.

Behin kontainerra beteta, batutako hondakinen kopurua neurtuko du birziklapenaren enpresa arduradunak. Batzen duten tona bakoitzeko 12 euro ordaindu beharko ditu Arratzuko Udalak.