Natura argazkigintzarako hastapen ikastaroa antolatu du Euskadiko Biodibertsitate Zentroak

2014/01/16

BUSTURIALDEKO HITZA| Irekiarekin (Open Argazki) elkarlanean antolatu du Busturiko Madariaga Dorretxeak ikastaroa, etaotsailaren 28an eta martxoaren 7an izango dira eskolak, Mikel Arrazola Arregi argazkilariaren eskutik. Euskadiko Biodibertsitate Zentroak esan du ikastaroa “ingurumenarekiko sentsibilizazio, ezagutza eta zabalkunderako erreminta gisa” erabili nahi dutenei zuzenduta dagoela. “Ikastaroaren helburu nagusia natura argazkilaritza ingurumena kontserbatzeko erreminta gisa aurkeztea da; izan ere, naturaren argazkiak ateratzeak berau kontserbatzen laguntzen du”.

Egun bateko iraupena edukiko du ikastaroak, eta 10:00etatik 19:00etara izango dira eskolak, egun bat zein bestea aukeratu. Doakoa da, bainagehienez hogei laguneko taldeak osatuko dituzte. Gerora begira, apirilean, maiatzean eta ekainean ere ikastaroa emango dutela aurreratu dute.

Izena emateko 94-687 04 02 telefono zenbakira deitu beharko da, edoinfo@torremadariaga.org helbide elektronikora idatzi.

Ikastaroaren edukiak:

  • Argazkilaritza teknikak eta ekipo motak.
  • Argazkilaritza faunistikoa: Hiden erabilera.
  • Hegazti argazkilaritza: espezie ezberdinei argazkiak ateratzea, paisaiak, etab.
  • Konposaketa argazkilaritzan.
  • Ingurumen-argazkilaritza.
  • Ingurumen-argazkilaritza, ingurumen hezkuntzarako errekurtso bezala.
  • Partehartzaileen interesekoa den edozein gai.