Musika eskaintza zabala dakar asteburuak Busturialdera

2014/01/24

BUSTURIALDEKO HITZA|

Gaur nahiz bihar daude kontzertuak eskualdean. Lehenengoa Gernika-Lumon izango da, gaur bertan, 21:00etan. Hain zuzen, Cobra eta Sermond’s igoko dira Trinkete antitxokoko oholtza gainera.

Bihar, aldiz, Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean eta Bermeoko Kafe Antzokian izango dira kontzertuak. Astran Bide Ertzean taldeak eta Borja Estankonak joko dute, 21:00etan, eta sarrerak 5 euro balioko du. Kafe Antzokian, bestetik, Belako eta Naica ikusteko aukera egongo da, 22:00etatik aurrera. Kasu horretan, sarrerak 6 euro balioko du.

Bide Ertzeanek 77 izeneko diskoa aurkeztuko du Gernika-Lumon, eta Naicak joan den barikuan (urtarrilak 17) kaleratutako Saturnalia.