MURUETAKO ARRANTZA LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DUTE

2013/05/07

BUSTURIALDEKO HITZA|

Foruko Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatuta, arrantza lehiaketa jokatuko da maiatzaren 25ean Muruetan, Telleri inguruan. Hilaren 23a orduko eman behar da izena, Foruko Urdaibai tabernan edo 661-543 366 telefono zenbakira deituta. Umeek ez dute ezer ordaindu beharko, eta 16 urtetik gorakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkideek, bestetik, 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Parte hartzeko baldintza batzuk bete beharko direla jakinarazi du antolakuntzak. Esaterako, ezinbestekoa izango da arrantzarako baimena edukitzea. Horrez gain, parte hartzaile bakoitzak, gehienez, kanabera bi erabili ahal izango ditu, eta kanabera bakoitzagaz amu bi. Zein karnata erabili, aldiz, parte hartzaile bakoitzaren esku utziko dute. Bestalde, puntuazioa araudiaren arabera ezarriko dute.

Lehiaketaren egunera joanda, parte hartzaileek 11:00etarako agertu beharko dute Muruetako ontziralekuan. 16 urtez azpikoak 12:00etan hasiko dira lehiatzen, eta, betibe, adinez nagusiren batekin egon beharko dira.

Sariak

Orokorrak:

  1. saria. Txapela eta opari bat.
  2. saria. Txapela eta opari bat.
  3. saria. Txapela eta opari bat.
  4. saria. Opari bat.
  5. saria. Opari bat.
  6. saria. Opari bat.
  7. saria. Opari bat.

16 urtez azpikoak:

  1. saria. Txapela eta opari bat.
  2. saria. Txapela eta opari bat.
  3. saria. Txapela eta opari bat.
  4. saridunetik azkenengora. Opari bat.