MUNDAKAKO UDALAK BIGARREN ESKUKO AZOKA EGIN NAHI DU URRIAREN 19AN

2013/10/08

 

 

BUSTURIALDEKO HITZA|

Horretarako, baina, parte hartze minimo bat egotea eskatzen dute. Hala, udaletik jakinarazi dutenez, gutxienez, 12 lagunek eman beharko dute izena azoka antolatzeko.

Herritarrei dagoeneko erabiltzen ez dituzten gauzei irtenbidea emateko aukera eskaini nahi die Mundakako Udalak. Altzairuak, jostailuak, liburuak, soinekoak…bakoitzak gura duenarekin parte har dezake bigarren eskuko azokan. Urriaren 19an izango litzateke azoka, 11:30eatik 13:30eara, plazan. Gainera, parte hartzaileek aukeran izango dute beren produktuak trukatzea, saltzea edota oparitzea.

Bigarren eskuko azokan parte hartu gura duten horiek aurretiaz izena eman beharko dute Turismo Bulegoan. Gutxienez, 12 lagunek eman beharko dute izena azoka egiteko.