Mugikortasun planaren parte hartze kanpaina aste bete luzatu du udalak

2012/11/14

BUSTURIALDEKO HITZA|

Gernika-Lumoko Udalak aste bete luzatu du mugikortasun planaren inguruko parte hartze kanpaina. Hala, gernikarrek hilaren 20ra arte izango dute mugikortasunaren gaia lantzen duen galdetegi bat betetzeko.

Jose Ramon Bilbao Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, parte hartzea “ahalik eta handiena” izatea gura du udalak, plana “herritarren beharrizanetara egokitu” ahal izateko.

Kanpainan batutako galdetegiak aztertu ostean, bestalde, udalak foro publiko baten aurkeztuko ditu emaitzak eta planaren zirriborroa.

Mugikortasun planaren parte hartze prozesuagaz bat egin gura dutenek, udaletxean, kultur etxean, Maxi Eroskin edo Santanape kiroldegian jarritako kutxetan sartu behar dituzte galdetegiak.