Minbiaziaren Aurkako II. Foroa Internet bitartez jarraitu ahalko da Kultur Etxean

2013/02/05

BUSTURIALDEKO HITZA|

Bihat bertan Madrilen (Espainia)  eskainiko den Minbiziaren Aurkako II. Foroa Bermeotik be jarraitzeko aukera emongo du Bermeoko Minbiziaren Aurkako elkarteak. Internet bitartez eskainiko dutela seinalea adierazi dute.

Foro horretan minbiziaren osoko ikuspegi batez ariko direla azaldu dute eta gaian adituak diren hainbat lagunek parte hartuko dutela jakinarazi dute. Interesa duenak Gizarte eta Kultura Etxera hurbildu beharko da 17:00etatik 19:00etara, internet bitartez jarraituko baitute foroa. Bestalde, www.aecc.es webgunean be ikusteko aukera izango dela zehaztu dute.

Gaur, Lameran

Bestalde, gaur Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna da eta urtero egin legez, Bermeoko elkarteko kideak Lameran izan dira; batetik, gaitzaren inguruko informazioa emon dute, eta bestetik, bihar emongo den foroaren barri be emon dute.