MILA BAT UMEK PARTE HARTUKO DABE GERNIKAKO ESKOLARETEKO DANTZARI EGUNEAN

2013/04/19

EL CORREO- Iratxe Astui|

Gernika-Lumoko 1.400 bat neskato-mutikok parte hartu dabe datorren domekan herrian ospatuko dan Eskolarteko Dantzari egunean. Udaleko Hezkuntza eta Euskera sailak antolatutako ekitaldian, hain zuzenbe, Allende Salazar, Barrutia, La Merced, San Fidel eta Seber Altube ikastetxeetako, hiru eta hamabost urte bitarteko ikasleak izango dira dantzan.

Dantzariak Pasealekuan batuko dira,11.00etan, eta herriko puntu horretatik abiatuta, kalejirean girotuko dabez herriko txoko guztiak, Urbieta kiroldegira heldu arte. «Jaiegunaren ekitaldi nagusia hantxe egitekotan gagoz, baina eguraldi txarra urten ezkero, merkatu plazara mugituko ginake», ohartarazo dabe antolatzaileek. Eskola umeek hainbat dantza eskainiko dabez, atalka eta dantzarien adinaren arabera.

Besteak beste, Dantzari dantza -agintariena, banango, ezpata joko txikia, txotxongilo-, Makil jokoa I, Makil jokoa II, txulalai, zapatain dantza eta san Petrike ikusteko aukera izango da. Baita, Gipuzkoako makil txiki, euzko dantza, arku-dantza eta zinta dantza, eta Benafarroako martxa be.

Dantzarien taldeakaz batera, bestalde, Errenteriako Gazteak txistulari taldea eta Segundo Olaeta musika eskolako taldeak izango dira.