Merkataritza topaketak hartuko ditu Arratzuk martxoaren 14an

2013/03/01

BUSTURIALDEKO HITZA|

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak merkataritza topaketak egingo ditu Busturialdeko industria sektoreko enpresentzat martxoaren 14an. Jakinarazi dutenez, «iaz eskualdeko enpresekin egindako batzarretan antzemandako premiari erantzunez» hartu du ekimena aurrera eroateko erabakia.

«Busturialdeko enpresak elkarrekin harremanetan jartzea da» ekimenaren helburua; izan be, Lanbide Ekimenakeko arduradunek azaldu dutenez, «harreman horietatik sor daitezkeen loturek eta elkarlanerako aukerek krisi ekonomikoari aurre egiteko beste bide batzuk ireki ditzakete».

Ekimena bera KIMU proiektuaren baitan egingo dute, eta Eusko Jaurlaritzaren SPRI-enpresa garapenerako agentziak finantzatuko du Compite erdi-mailako eragileak 2012 programaren bitartez.

Topaketak, Arratzun
Topaketok martxoaren 14an egingo dituzte, 9:30etik 13:30era, Arratzun, Eraikuntzarako Teknologien Berrikuntza Zentroan. Jardunaldiaren gaineko informazio gehiago gura duenak, cruz@lanbide-ekimenak.com helbidera mezua bidalita edo 94 625 63 92 telefonora deituta eskuratu ahal izango du.