Merezitako omenaldia jaso du Txomin Aranak Ereñon

2014/01/27

BUSTURIALDEKO HITZA| Ehunka lagunek parte hartu zuten Ereñoko moto gidariaren omenezko ekitaldian. Eguraldi txarrari aurre eginez, gainera, asko izan ziren Gabikatik Eleizalderainoko ibilbidea motoan egin zutenak. Herriko plazara iritsita, udaletxeko balkoira igo zen Arana, Joseba Zarragoikoetxea alkateagaz batera. Azken horrek herriko giltza, aginte makila eta plaka bat eman zizkion moto gidariari, herriaren esker onaren adierazle. Aranak, bere aldetik, eskerrak eman zizkien Ereñon bildutakoei. Omenaldiaren ostean Arita-Berri jatetxean egin zuten bazkaria.