Martxoaren 7an banatuko dituzte Mundaka Tubes txapelketaren sariak

2013/02/25

BUSTURIALDEKO HITZA|

Mundakako II. Surf On Line txapelketaren irabazleak martxoaren 7an jakinaraziko dituzte Mundaka Tubesen antolatzaileek. Urriaz geroztik aritu dira surflariak eta kameralariak olaturik onenak hautatzen, grabatzen eta txapelketarako sortutako webgunera (www.mundakatubes.biz) bideoak igotzen.

Bost ordezkarik osatutako epaimahaiak, besteak beste, honako ezaugarriak aintzat hartuko ditu: tutuaren barruko abiada, olatuaren zailtasuna, tutuaren sakontasuna eta luzera, olatuaren bertikaltasuna eta irteera garbia eta surflariaren estiloa. Saioan surflariak portaera desegokia erakusten badu edota grabazio datari buruzko zentzuzko zalantza izanez gero, bideoa kanporatzeko erabakia har dezakete.

Bestalde, umeei zuzendutako marrazki txapelketa bat be eduki dute martxan, sei eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta eta gaia Mundakako olatua izanik.

Sariak:

  1. 6. 000 euro surflariarentzat eta 1.500 euro kamelariarentzat.
  2. 2.750 euro surflariarentzat eta 750 euro kameralariarentzat.
  3. 1.30 euro surflariarentzat eta 400 euro kameralariarentzat.
  4. Publikoaren saria: Tablet bat surflariarentzat eta bereizmen handiko bideo-kamera digital bat kameralariarentzat.