MARTXA DA 2014ko IBILALDIAREN WEBGUNEA

2013/09/09

BUSTURIALDEKO HITZA|

2014ko maiatzean Gernika-Lumon ospatuko den ikastolen aldeko jaialdiaren webgunea martxan dago dagoeneko. Aurrerantzean, beraz, www.ibilaldia.net helbidean emango dute Ibilaldiaren inguruko jardueren, albisteen, lehiaketen… berri.

Euskararen Bihozfera da datorren urteko Ibilaldiaren leloa. Seber Altube ikastolaren eskutik Gernika-Lumon ospatuko den arren, eskualde osoaren jaialdia izango dela diote antolatzaileek; “eskualdetik eta eskualderentzat egina. Izan ere, eskualde osoa bere euskalduntasunaz eta bere euskararen aberastasunaz harro sentitzea ditugu helburu”.