MARKOREN TXAKOLINA. URDAIBAIKO ONENA

2013/07/02

BUSTURIALDEKO HITZA|

Foruko Muinogorri elkarteak Urdaibaiko XVII. txakolin dastaketa egin zuen domekan. Aurton, eskualdeko 10 txakolin aurkeztu dituzte dastaketara, eta guztien artean Kortezubiko Markorena izan da epaimahaikideen ustez gozoena. Kortezubiko Mintxiskok hartu zuen bigarren saria, eta hirugarrena, barriz, Gautegiz Arteagako Egalarentzat izan zen.

Jon Andoni Rementeria (Remenetxe jatetxea), Gorka Ordorika (Zallo jatetxea), Patxi Zabala eta Bittor San Miguel sommilierrak izan dira Urdaibaiko txakolin dastaketaren XV. ediziora aurkeztu dituzten ardoak dastatzeaz eta puntuatzeaz arduradutu direnak.

Muinogorri elkartekoek ez dituzte baldintzarik ipintzen txakolinak aurkezterakoan, soilik Urdaibain bertan ekoiztuak izatea. Aurton 10 txakolin aurkeztu dituzte:

1. Marko (Kortezubi) 2. Alcibar (Busturia) 3. Egala (Gautegiz Arteaga) 4. Mahasti (Lumo) 5. Mintxisko (Belendiz) 6. Kerixene (Gautegiz Arteaga) 7. Arejita (Belendiz) 8. Omabeiti (Kortezubi) 9. Kuitutze (Busturia) 10. Serafin (Ajangiz)

Domekan Muinogorri txokora hurbildu ziren herritarrek be txakolinak dastatzeko aukera izan zuten eta elkartekoek prestatuako pintxoekin lagundu zuten ardoa.