Marijesien entsegua egongo da gaur, 19:00etan

2013/12/09

BUSTURIALDEKO HITZA| Marijesiak ate joka datozela eta, bederatziurreneko koplan entseatzeko batuko dira gaur, 19:00etatik 20:00etara, Andra Mari koralaren lokalean. Hurrengo entsegu baterako hitzordua ere ipini dute Gernika-Lumoko marijesiek. Hain zuzen, barikuan batuko dira berriro, gaurko ordu eta leku berean.

Abenduaren 16tik 17rako goizaldean hasiko dira marijesiak bederatziurreneko errondak egiten. Abenduaren 24ra bitartean, tenperatura hotzei koplekin egingo diete aurre, gernikarren loa gozo-gozo esnatuz.