Marijesiak abesteko lehen batzarra egingo dute

2013/11/28

DEIA-I. ALBERDI|

Bihar batuko dira lehen aldiz aurtengo Marijesiak abesteko asmoa duten guztiek. Arratsaldeko 19:30etik aurrera Gernika-Lumoko kultur etxeko Andra Mari koraleko lokaletan egingo den batzarrean Marijesien bete beharrak finkatuko dituzte bertaratzen direnek. Orduan erabakiko dituzte, besteak beste, entsegu egunak eta abenduaren 16tik 24ra bitartean herriko kaleetan zehar abestuz jarraituko dituzten ibilbideak.